Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzek aukera eskaintzen du.
Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!

Euskaratik

Euskarara


Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar ditugu. Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakar eta, dakizunez, egoera gutxiagotuan dago. Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira, asko azken urteetan etorri diren pertsonek ekarriak. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu. Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Euskaltzaleen Topagunearen nahia eta apustua.